OLAZTIKO INAUTERIKO IV. MOZORRO-LEHIAKETA: OINARRIAK

otsaila 27, 2019

OINARRIAK:

  1. PARTE-HARTZAILEAK: Inauteriko IV. Mozorro-Lehiaketan parte hartu ahal izango dute nahi duten koadrilek, taldeek eta 14 urtetik gorako lagun guztiek.
  2. IZEN-EMATEA: Izen-ematea futbitoko pistan egingo da, eguerdiko 12:00etan. Horretarako, zinegotzi arduradunari parte-hartzeko asmoa jakinaraziko zaio. Taldea edo parte-hartzailea identifikatuko duen izen bat eman beharko da.
  3. Zinegotzi arduradunak bozketak apuntatzeko orri bat emango die parte-hartzaileei. Orri hori 14:00ak baino lehen eman beharko zaio zinegotziari botoen zenbaketa egin dezan.
  4. GAIAK: Mozorroen gaia librea izango da.
  5. Lehiaketaren DATA: otsailak 9, larunbata.
  6. Mozorroak orijinala izan beharko du, beste inongo desfilean inoiz parte hartu gabea.
  7. Epaimahaia 2 zinegotzik eta Kultura eta Jaiak lantaldeko kide batek osatuko dute. Gainera, talde edo parte-hartzaile bakoitzak erabakian parte hartu ahal izango du: talde edo parte-hartzaile bakoitzak  gehienez 20 puntu eman ahalko dizkie 3 talderi edo parte-hartzaileri .Talde batek ezin izango dizkio bere taldeari eman boto horiek.
  8. Mozorroak baloratzeko orduan, honako hauek hartuko dira kontuan: orijinaltasuna, egindako lana, antzezpena eta mozorroaren osagarriak.
  9. Epaimahaiak mozorroak aztertu eta baloratuko ditu, eta honako sari hauek emango ditu: saria: 150,00 €; 2.saria: 100,00 € eta 3.saria: 50,00 €.  Sariak PEFZ sariari atxikita daude.
  10. EPAIMAHIAREN ERABAKIA: Epaimahairen erabakia 20:00etako dantzaldian jakinaraziko da.
  11. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta, egokitzat joz gero, sariren bat hutsik utzi ahal izango du.
  12. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea, epaimahaiaren erabakiekin ados egotea eta edozein erreklamazio aurkezteari uko egitea dakar berarekin.
  13. Oinarri hauetan ezarrita ez dagoenari dagokionez, aintzat hartuko da Kultura eta Festen Batzordearen irizpidea.
  14. Datu Pertsonalak babesteari buruzko araudiaren arabera, parte-hartzaileek baimena ematen dute lagatako datuak “Jarduerak, ikastaroak, mintegiak eta jardunaldiak” izeneko fitxategian gordetzeko. Fitxategia Olaztiko Udalaren erantzukizunpekoa da (helbidea: GARTZIA XIMENEZ, 1, 31809, OLAZTI (NAFARROA)). Fitxategiaren helburua da Udalaren alorretatik eta departamentuetatik egiten diren jardueren, ikastaroen, mintegien eta jardunaldien kontrola eta kudeaketa, horien sustapena barne. Datu horiek ez zaizkie hirugarrenei lagako eta soilik gordeko dira eskuratu ziren helburua erdiesteko beharrezkoa edo legezkoa denean.   Nolanahi ere, emandako baimena bertan behera utzi ahal izango duzu. Era berean, datuetan sartu, zuzendu edo kentzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, baita tratamendua mugatu eta transferitzeko eskubidearen aurka egiteko eskubidea ere.  Eskaerak Udalaren erregistro orokorrean egin beharko dira: GARTZIA XIMENEZ PLAZA, 1, 31809 OLAZTI (NAFARROA). Halaber, beharrezkotzat joz gero, erreklamazioa aurkeztu dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian edota harremanetan jarri Datuak Babesteko ordezkariarekin (olazti@olazti.com).

<< atzera