Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

INAUTERIA

Azken urteetan, txikiei bereziki zuzenduta dagoen astearte-inauteaz gain, inauteria bi larunbatetan ospatzen da.

Lehen larunbatean Olaztiko ihotea ospatzen da, 1992. urtean berreskuratu zena. Inauteriko pertsonaia tradizionalak, “zamar handia”, “zamar txikia” eta “neskak”, herriko kaleetan zehar ibiltzen dira zalaparta atsegina sortzen joareekin. Herriko txarangak ere parte hartzen du festan. Inauteriko elementurik ezagunenetariko bat “zamarro” batzuek daramaten gurdi “beldurgarria” da. Gurdian lur bustia daramate eta umore onez botatzen diete segizioa ikustera mozorrotu gabe ateratzen direnei. Desfilea San Migel plazan amaitzen da, Olaztiko zortzikoarekin.

Inauteriko bigarren larunbatean, berriz, pertsonaiak unibertsalagoak nagusitzen dira. Herriko kaleetan barrena ibilbidea egiten da. Kuadrilla askok karrozak eta bestelako tramankuluak prestatzen dituzte egun horretarako. Denen artean kolorez beteriko desfilea osatzen dute eta umorea eta dibertsioa ez dira falta, ez eta musika ere plazan.