Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

HASI DIRA LUDOTEKA-GAZTETXOKOKO ERAIKINEKO EGOKITZAPEN LANAK

Banur Soluciones Comerciales S.L. enpresari esleitu zaizkio ludoteka eta gaztetxokoa hartzen dituen erabilera anitzeko kulturgunea egokitzeko lanak. Lan hauen bitartez, oztopo arkitektonikoak kenduko dira eta eraikinean hainbat berrikuntza egingo dira. Esleipena uztailaren 25eko 204/2018 zenbakidun Alkatearen Ebazpenaren bidez onetsi zen eta lanek 77.863,50 euroko balioa dute, BEZ barne.

Olaztiko Udalak erabilera anitzeko gune honen egokitzapen lanetarako 49.046,52 euroko diru-laguntza jasoko du Landa Garapeneko Programatik (LGP 2014-2020). Kopuru honetatik %70a FEADER funtsetatik (Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsa) dator eta gainontzeko %30a Nafarroako Gobernutik. Programa honen bidez Europak landa eremuetan inbertitzen jarraitzen du.