Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

DEIALDIA, LAN-POLTSA BAT SORTZEKO GAZTETXOKO ZERBITZURAKO BEGIRALEEN KONTRATAZIOAK ESTALTZEKO

Olazti/Olazagutiako Udalak Gaztetxoko zerbitzurako begiraleen kontratazioak betetzeko lan-poltsa bat sortzeko prozedura hasi du, irailaren 8ko 252/2022 Alkatetza ebazpenaren bidez.

Interesdunak, izen-ematea Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Altsasuko bulegoan egin beharko dute, epea 2022ko irailaren 22ko 14: 00etan amaituko da.

Kontratua aldi baterakoa izango da eta 2022ko urriian hasi eta 2023ko maiatzera bitarte gauzatuko da. Lan-ordutegia gutxi gorabehera honako hau izango da: ostiraletan 18: 30etik 21: 30era, larunbatetan 17: 00etatik 21: 30era eta igandeetan 17: 00etatik 21: 00etara.

Ordutegi horri zerbitzua prestatzeko eta koordinatzeko bi orduak gehituko zaizkio.

Izangaiek bete beharreko baldintzak.

  1. A) Nazionalitate espainarra izatea.
  2. B) 18 urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
  3. C) Batxilergoko edo bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua izatea edo hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazio hori aurkeztu beharko da.
  4. D) Langabezian egotea edo lana hobetzeko inskribaturik egotea.
  5. E) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
  6. F) Euskaraz jakitea (C1 ahozkoa). Euskara maila egiaztatzeko organo eskudun batek emandako titulua aurkeztu beharko da eta titulurik eduki ezean, izangaiak proba bat gainditu beharko du hizkuntz gaitasun nahikoa duela frogatzeko, ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretuaren 4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
  7. G) Sexu Delitugileen Erregistro Zentralean inskribaturik ez egotea.

 

252/2022 Ebazpena

Deialdiaren oinarriak