Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

KONTRATAZIOA, GAZTETXOKO UDAL ZERBITZU BERRIRAKO BEGIRALEGOA. EMAITZAK

Olazti/Olazagutiako Udalak Gaztetxoko izeneko udal zerbitzu berrian arituko diren begiraleen kontratazio espedientea abiatu du. Zerbitzu hau 12-16 adin tarteari zuzendurik dago.

Izen-ematea Nafarroako Lan Sarek Altsasun duen Bulegoan gauzatuko da, epea 2017ko azaroaren 10ean, ostiralarekin, itxiko delarik.

Azaroaren 17tik hasita eta 2018ko urtarrilaren 28ra arte luzatuko da kontratua, berritu ahalko delarik. Ordutegia, ostiraletan 18:30tik 21:30ak arte, larunbatetan 17:00etatk 22:00ak arte eta igandeetan 16:00etatik 20:00ak arte.

Hona hemen bete beharreko baldintzak:

  • 18 urte beteak izatea.
  • Batxillergoa edo Lan Bide Heziketa II.
  • C1 mailako hizkuntz ezagutza egiaztatzea. EGA titulua edo bere baliokideak edo Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak luzatutako ziurtagiria aurkeztuz; titulazioa  izan ezean, euskara proba gainditu beharko da zehaztuko den egunean.
  • Nafarroako Enplegu Zerbitzuan inskribaturik egotea lan eskatzaile edo lan hobekuntzan CVak aurkeztuko epea agortu baino lehen.

Aukeratutakoek Olazti/Olazagutiako Udala baimenduko dute Natura Sexualeko delitugileen Errolda Zentralean kontsultatu ahal izateko bertan agiri ez direla baiezta dezan.

Lanarekin zerikusia duen prestakuntza (gehienez 10 puntu) eta lan esperientzia (gehienez 30 puntu) meritutzat hartuko dira deialdian ezarritako baremoaren arabera.

Eskabideak Altsasuko Enplegu Bulegoan aurkeztuko dira, eskatutakoa betetzen dutenaren ziurtagiriekin batera, kurrikulum vitaea, NANran kopia eta enpresen ziurtagiriekin bere funtzioak, jardueren adin taldeak, eguneko, asteko, hilabeteko edo urteko ordu kopuruak zehazturik edo, bestela, bizitza laboralarekin batera.

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 10ean, ostirala,  amaituko da, 14:00etan, bukatuko da. Ez da kontutan hartuko epez kanpo aurkezturiko dokumentazioa.

Azaroaren 11an, larunbata, goizeko 9:00etan Olaztiko Kultur Etxean proba praktikoa eginen da, epaimahiaren aurrean defendatu beharko delarik

Probak gainditzen dutenenekin lan poltsa bat osatuko da, balizko bajak eta hutsegiteak betetzeko.

Deialdiaren oinarriak

Bukaerako emaitzak