Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BEHIN BEHINEKO EMAITZAK-KONTRATAZIOA ETA LAN POLTSA SORTZEA, GAZTETXOKO UDAL ZERBITZURAKO BEGIRALEGOA

Olazti/Olazagutiako Udalak Gaztetxoko udal zerbitzuan arituko den begiralegoaren kontratazio espedientea abiatu du. Zerbitzu hau 12-16 adin tarteari zuzendurik dago.

Izen-ematea Nafarroako Lan Sarek Altsasun duen Bulegoan gauzatuko da, epea 2019ko azaroaren 14an, ostegunarekin, itxiko delarik.

2019ko azarotik hasita eta 2020ko maiatzaren 23ra arte luzatuko da kontratua, berritu ahalko delarik. Ordutegia, ostiraletan 18:30tik 21:30ak arte, larunbatetan 17:00etatk 21:30ak arte eta igandeetan 17:00etatik 21:00ak arte.

Hona hemen bete beharreko baldintzak:

  • 18 urtetik gorako espainarra izatea.
  • Batxillergoa edo Lan Bide Heziketa II.
  • C1 mailako hizkuntz ezagutza egiaztatzea. EGA titulua edo bere baliokideak edo Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak luzatutako ziurtagiria aurkeztuz; titulazioa  izan ezean, euskara proba gainditu beharko da zehaztuko den egunean.
  • Nafarroako Enplegu Zerbitzuan inskribaturik egotea lan eskatzaile edo lan hobekuntzan CVak aurkeztuko epea agortu aurretik.

Eskabideak Altsasuko Enplegu Bulegoan aurkeztuko dira, eskatutakoa betetzen dutenaren ziurtagiriekin batera, kurrikulum vitaea, NANran kopia eta enpresen ziurtagiriekin bere funtzioak, jardueren adin taldeak, eguneko, asteko, hilabeteko edo urteko ordu kopuruak zehazturik.

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 14an, osteguna,  amaituko da, 14:00etan, bukatuko da. Ez da kontutan hartuko epez kanpo aurkezturiko dokumentazioa.

Azaroaren 16an, larunbata, goizeko 9:00etan Olaztiko Kultur Etxean proba praktikoa eginen da, epaimahiaren aurrean defendatu beharko delarik. Proba euskaraz soilik izanen da eta gehienez 60 puntu lortu ahalko dira.

Lanarekin zerikusia duen prestakuntza (gehienez 10 puntu) eta lan esperientzia (gehienez 30 puntu) meritutzat hartuko dira deialdian ezarritako baremoaren arabera.

Probak gainditzen dutenenekin lan poltsa bat osatuko da, balizko bajak eta hutsegiteak betetzeko.

GAZTETXOKO ZERBITZUAREN OINARRIAK

behin behineko emaitzak