KONTRATAZIOA, 2018AN ZEHAR OLAZTIKO MENDI KOMUNALEAN LANAK EGITEKO

otsaila 28, 2018

Olazti/Olazagutiako Alkateak 2018ko otsailaren 27ko ebazpenaren bitartez Olazti/Olazagutiako mendi komunalean mugetako itxidurak aldatzeko lanen kontratazioarako espedientea hastea erabaki du.

Kontratatzeko Prozedura: Negoziatua publizitatea komunitariorik gabe, proposamen ekonomiko hoberenari esleituko delarik.

Kontratuaren xedea: Komunalaren itxidura kendu, akazia piketekin itxidura berezarri eta ezkutaleku moduko pertsonendako pasabideak egin, Lur Geroak idatzitako proiektuaren arabera.

Esleipenarako aurrekontua: 22.790,68 euro, beza barne

Gauzatzeko epea: 30-45 egunekoa, 2018ko maiatzaren 1erako bukatuta egon beharko direlarik.

Eskaintzak aurkezteko epea: 2018ko martxoaren 7ko 14:00etan bukatuko da.

Aurkezteko tokia: Olazti/Olazagutiako Erregistro Orokorrean, edo bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Informazio gehiagorako: 948 562 446 telefonora deitu (Udaletxea).

 PLIEGOaren testu osoa, mendi komunalaren mugetako itxidurak aldatzeko lanak kontratatzeko.

 

 


<< atzera