Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

UDAL ZERGAK: 2019 URTEKO LURRAREN KONTRIBUZIOA ETA JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2019ko Kontribuzioaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2019ko azaroaren 5etik abenduaren 31ra bitartekoa izanen dela. jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kasuan epe hori 2020ko urtarrilaren 15ean bukatuko da.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 948 012 012 Info-localera deituz edo web atari honen egoitza elektronikoaren bidez. Kontribuzioaren helbideratutako ordainagiriak 2019ko azaroaren 21ean kargatuko dira kontuetan eta JEZarenak abenduaren 12an.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.