UDAZKEN-NEGUKO DENBORALDIKO KIROL IKASTAROAK: IZEN-EMATEA ZABALIK

iraila 3, 2018

Erburua udal kiroldegiak hainbat ikastaro eskaintzen ditu urriaren 1ean hasiko den denboraldi berrirako.

Hauexek dira eskaintzen diren ikastaroak:

  • indoor zikloa
  • yoga
  • pilates
  • aero dance
  • mantentze gimnasia
  • core-gap-hipopresiboak

Halaber, ikastaro berriak proposa daitezke kiroldegian eta hauek ematea baloratuko da.

Informazio gehigarria eta izen-emateak Erburua kiroldegian eta 948 564 512 telefonoan egin daitezke.

Izena emateko epea: irailaren 15era arte.


<< atzera