Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

UDALAK WEB ORRI BERRIA MUSTU DU

Olaztiko Udalak udal web-orri berria estreinatu du. Aurrekoaren domeinua mantendu du www.olazti.com, baina www.olazti.eus domeinuarekin ere sar daiteke bertan.

Animsak (Nafarroako Udal Informatika Erakundea) sortu du plataforma berria, eta diseinu eraberritua eta modernoaren aldeko apustua egin du, Nafarroako beste udalen web-orriekin bat eginez. Web-orri berriak —software librearekin eginda dago—modernizazioa dakar, gaur egungo eskaerei erantzuten die, eta diseinu erraza eta argia du Web-orriaren bidez gaurkotasuneko gaien berri eman nahi die Udalak herritarrei zein kanpotik datozenei, eta, aldi berean, udalarekiko harremanak erraztu eta udalaren eta herritarren arteko harremana bultzatu nahi du. Horregatik, alkatearekin zuzenean komunikatzeko kanal berri bat sortu da (Alkateak erantzuten du), eta iradokizunen postontzia mantendu da.

Goitibeherako menu nagusia du, begi kolpe batean web-orriaren edukiera osoa ikusteko aukera ematen duena. Horri esker, erabiltzaileek interesatzen zaien informazioa azkar-azkar eskuratu ahal izango dute. Lehen orrialdean bisitarientzat baliagarriak diren gaiak daude (berriak, agenda, udal zerbitzuak, egoitza elektronikoaren sarrera, etab.), bai eta sare sozialetan sartzeko bidea ere.

Web-orri berria proba-fasean dagoenez, baliteke akatsak edota eguneratu gabeko informazioa egotea. Hori dela eta, barkamena eskatzen dizuegu aldez aurretik.