DOKUMENTALA: “ARALAR, MUNDUA LEKU DEN LURRA”.
2019ko irailak 19 | 19:00h
Casa de Cultura
Zuzendaritza: Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi y Ion Fontenla.
Euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin. 86′.
Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.