Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Zuk proposatu, zuk erabaki

Olaztiko Udalak aurrekontu parte-hartzaileen lehen edizioa jarri du martxan, bertan,
herritarren gehiengoaren oniritziz, aukeratuko da 20.000 euro non inbertitu.
Herritarren partaidetza elementu aberasgarria da, bizilagunak udaletxearen parte izan
daitezen bideratzen duelako. Aurrekontu parte-hartzaileen edizio honetan, Olaztirako
nahi diren bezain beste proiektu aurkeztu daitezke, bizilagunen, elkarteen, kolektiboeen…
partetik jasoko direnak.

Interesgarriena proiektuak aurkeztea da, prozesu honetan aukeratuak izan ez arren,
herritarren eskaera hauei buruzko ezagutza ematen digu eta beste diru partida batzuekin
edota etorkizuneko aurrekontu parte-hartzaileekin eskari horiei irtenbide ematen saiatuko
gara.

Prozesuak ondoko faseak edukiko ditu:

  1. FASEA (Irailaren 3ra arte): prozesuari buruzko informazioa herritarrei eman.
  2. FASEA (irailaren 3tik 14ra): proposamenak sortu eta biltzea.
  3. FASEA (irailaren 17tik 28ra): proposamenen azterketa eta baliozkotzea.
  4. FASEA (urriaren 1etik 7ra): proposamenen bozketa.

Proposamenak pertsona guztiek egin ahal izango dituzte, adin-mugarik gabe, baina
bakarrik Olaztin erroldatutako 16 urte baino gehiagoko pertsonek parte har dezakete
bozketan.

Obra-lanak (berriak edo mantentze lanak), erosketa iraunkorrak (inbertsioak) edota
udaletxeko eskumena den beste edozein eremuko ideia aurkeztu daitezke.

Proposamenak gutun honetara erantsitako inprimakian aurkeztuko dira (udaletxean eta
Udalaren web orrian ere eskuragarri egongo dira) Udaletxeko bulegoan 10:00etatik
14:00etara, irailaren 3tik irailaren 14ra (astegunetan) edota udaleko sarrerako postontzian,
irailaren 3tik 14ra edozein unetan.

Botoa emateko eskubidea duten pertsona guztiek (16 urte baino gehiago eta Olaztin
erroldatuta daudenek) gehienez proposamen bakarra aukeratu dezakete:

  • Urriaren 1etik 4ra bitartean www.olazti.com webgunearen bidez edo 012 telefonora deituz.
  • Urriaren 6an eta 7an, kultur etxean egongo diren hautestontzietan.