Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

OLAZTIKO BOLUNTARIO TALDEA

logo_voluntariado

Presidentea: Maribel Aldasoro.

Garapen-bidean dauden herrialdeak laguntzen ditu, batez ere Peru, hainbat jardueraren bidez: jantziak eginez eta materiala bilduz: botikak, eskola materiala, arropa edota oinetakoak. Botikak Ayuda al Tercer Mundo elkarteari erosten dizkiote.

Noizean behin beste ekintza batzuk antolatzen dituzte bidalketa-gastuak ordaindu ahal izateko: egindako lanen erakusketa, zozketak edota txano, lepoko zein amantalen salmenta.

voluntariadoZuk ere lagun dezakezu: arropak eginez, bai zure etxean edo astearteetako bileretara etorriz (oihalak eta artilea eska ditzakezu), materialak ekarriz (oihalak eta artilea), bidaltzeko gauzak jasoz, bidali beharrekoak paketatzen lagunduz… Honetaz gain, bidalketa-gastuak ordaintzeko, diru ekarpenak egin ditzakezu edo “Zeuk aukeratu, zeuk erabaki” ekimeneko 14899 proiektua ere aukera dezakezu.

Helbidea: Kale Nagusia 29 p.k. 31809 Olazti (NAFARROA)
Telefonoa: 948 46 75 12
E-Posta: maribelaldasoro@hotmail.com