Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Arkinorruti industrialdeko argiteria publikoaren instalazioa berritzeko obretarako diru-laguntza jaso da

Industria, Energia eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 138E/2022 Ebazpenaren bidez ebatzi zen “2022ko trantsizio energetikorako toki erakundeentzako laguntzak” izeneko diru-laguntzaren deialdia. Udal hau diru-laguntza horren onuradun izan da.

Obraren zenbateko osoa 37.414,41 eurokoa da; hortik 18.707,21 euro lagunduko dira diruz, eta gainerakoa, 18.707,20 euro, Udalaren kontura izango dira.