Informazio gehiago:
Energia komunitate bat zer den badakizu? Hemen aurkezpen bideo bat:
https://www.youtube.com/watch?v=W98A3ZP2Wqg
Irailean, Sakanan energia komunitate bat martxan jartzeko prozesuari hasera emango diogu.
Jarraian duzun estekaren bidez, whatsapp difusio taldean parte hartzeko aukera duzu:
https://chat.whatsapp.com/KyYNrMbAOcEL26IcoaNYmS
Difusio talde honetan, energia komunitateen inguruko informazioa zein Sakanan sortuko dugun energia komunitatearen inguruko berriak helaraziko dizkizuegu.
Sakanako Garapen Agentziatik, beste eragile eta udalekin elkarlanean Sakanan komunitate energetikoak sustatzeko lanketaren lehen pauso bezala, Komunitate energetikoen inguruko hiru hitzaldi antolatu ditugu, Irurtzun (apirilaren 25ean, 18:30etan), Etxarri Aranatz (apirilaren 20an, 18:30etan) eta Altsasun (apirilaren 27an, 18:30etan).
Zabalkunderako, atsikitako kartelaz gain, Sakanako Garapen Agentziaren webguneko agendan duzue informazio gehiago eta bai eta izena emateko aukera ere. ttps://www.sakanagaratzen.com/eu/agenda
ZATOZ, IZAN ALDAKETAREN PARTE!!!!