Akelarre Ludoteka heziketa-proiektu zehatza duen erakunde bat da eta asialdian jolasa eta jostailuen bitartez hezitzea du helburu nagusia.
Jolasak oreka psikologikoa mantentzea ahalbideratzen du eta beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko eta haiekin batera hezitzeko era atsegingarri bat eskaintzen du. Haurtzaroan eta nerabezaroan ezinbestekoa da jolastea garapen integrala eta orekatua lortu ahal izateko.
Ludotekak haurren interesak eta beharrak betetzera zuzendutako eta egokitutako jolastoki seguroak dira,
jostailuez eta jolaserako beste material batzuez hornituak; lagunekin jolasteko eta elkartzeko gune aproposak dira eta, bertan, beti heldu bat edo gehiago egoten da aisialdia hezigarri eta orientatua izango dela ziurtatzeko.
Helbidea: Kale Nagusia 1, 1 p.k. 31809 Olazti (NAFARROA)
Telefonoa: 699 63 51 87