Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

AKELARRE LUDOTEKA

2020-2021 BAZKIDE FITXA- FICHA INSCRIPCIÓNLUDOTEKA PARTE HARTZEKO BALDINTZAKLUDOTEKA KONTINGENTZIA PLANA

I. 2020-2021eko AKELARRE LUDOTEKA IZEN-EMATEA

Informazio bilera, irailaren 17an, ostegunarekin, 17:30ean, frontoian.

1- Nori zuzendua: 4 urtetik gorako haurrei (2016an jaiotakoak).

2- Izen-ematea: 948-012012, irailaren 16tik 25era, astelehenetik ostiralera. 8:00etatik 19:00etara.

3- Olaztin  erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna.

4-Plaza libreak geratzen badira, ludoteka ireki eta astebetera arte beste izen-emate aldi baterako plaza horien berri emango da. Ondoren, ez da inor onartuko. Pandemia dagoenez, Ludotekan burbuila taldeak sortzea ere komeni da, eta horregatik ez da onartuko ludoteka ireki eta astebetera. 2021eko urtarrilean egoera aztertu ahal izango da, osasun-egoeraren arabera.

5- Dagoen plaza kopurua baino eskaera handiagoa gertatzen bada, itxarote-zerrenda sortuko da. Justifikatutako arrazoirik gabe, haur bat hilabeteko epean ludotekara joaten ez bada, izen-emate ordenaren arabera eskainiko da itxarote-zerrenda horretara.

6- Txandak: ludotekako 1, 2 edo 3 txanda aukeratu ahal izango dira. Izen-emateek gehieneko plaza-kopurua gainditzen badute, eskatutako txandak aztertuko dira, neska eta mutil guztiei bertaratzeko aukera emateko. Hori dela eta  txanda bat  baino gehiago eskatu dutenei txanda kopurua murriztu ahal izango zaie.

6- Urteko matrikula: 34,00 €/ neska edo mutiko. Familia bereko bi adingabe edo gehiago bertaratzen badira, 56,00 € adingabekoen guztizkoagatik. (Zerbitzu publikoak emateagatiko eta jarduerak egiteagatiko tasak eta prezioak arautzen dituen ordenantza. 2017ko abenduaren 22ko Nao, 244. zk.). Egiten den ordainketa urteko matrikula gisa egiten da, ludotekako bazkide izateagatik, inskripzio-data edozein dela ere.

7- Ordainketa, ahal dela, 012 edo 948012012 zenbakien bidez egingo da izena emateko epean, hau da, irailaren 16tik 25era bitartean, edo banku-sarreraren bidez Udalaren edozein kontutan. Azken kasu horretan, adingabearen izena eta “Ludoteka” jarriko dira ordainketaren kontzeptuan. Gainera, udaletxeko postontzian ordainketa-agiriaren fotokopia utzi beharko da.

8- Tarifak ordaintzetik salbuetsirik egonen dira diruz urri dabiltzala frogatzen dutenak; aldez aurretik eskari espresua egin baharko diote Udalari, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako txostena baliatuta.

9- Seme-alabak Ludotekan inskribatzen dituzten familiek, inskripzio-orria betetzeaz gain, honako dokumentu hau sinatu beharko dute 2020-2021 Ludotekan parte hartzeko: “PARTE HARTZEKO BALDINTZAK ONARTZEKO EREDUA, INFORMAZIOA EMATEKO BETEBEHARRA ETA GERTAKARIEN PLANA ETA BAIMEN INFORMATUA”

II-ANTOLAKETA:

1- Taldeak: bi adin-talde ezartzen dira: 1. taldea: 2016,2015, 2014 eta 2013an jaiotako neska-mutilek osatua. 2. taldea: 2012 eta aurreko urteak. Banaketa hori orientagarria da, eta beharren arabera alda daiteke.

2- Saioko plaza-kopurua: astelehenetan eta astearteetan 15 plaza. Asteazkenetan eta ostegunetan: 20 plaza. Hezkuntza-premia bereziak izanez gero, ratioa murriztu ahal izango da, behar mota eta ludotekak egiten duen proposamena kontuan hartuta.

3- Tailerrak: ludoteka Covid aurrean “jolas segururako” gunea izan dadin, tailerren bidezko antolaketa bat proposatzen da, non jolasa egungo eta etorkizuneko segurtasun-neurrietara egokituko den. Horregatik, plangintza bat ezartzen da tailerren formularekin: joko-tailerrak, dantza-tailerra eta damatrizazio jolas tailerra.

3.1- Astelehen eta astearteko saioak: 1 eta 2 taldeak, hurrenez hurren, 16:30etik 18: 00etara. Saio horiek ludotekarioak zuzendutako jolasak  izango dira, bai eta jolas planifikatuak ere, kontaktua mugatzeko eta materiala banaka erabiltzen laguntzeko.

3.2- Asteazken eta ostegunetako saioak:

a- Asteazkena: 1. taldea: Psikomotrizitatea dantzan aplikatua (15: 00-16: 00) eta 2. taldea (16: 15-17: 15): dantza modernoaren hastapenak.

b- Osteguna: 1. taldea: dramatizazio jolasak (16: 30-17: 30) eta 2. taldea (17: 45-18: 45): dramatizazio jolasak

Bi egunetan ordu laurden bat ezarriko da bi taldeen artean espazioa higienizatu ahal izateko.

ORDUTEGIEN TAULA, ADIN-TALDEEN ETA TAILERREN ARABERA

JAIOTAKO URTEA ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA

1.Taldea

2016-2013

16:30-18:00

Jolas tailerra

15:00-16:00

Psikomotrizitatea Dantzan aplikatua.

16:30-17:30

Damatrizazio jolasa

2. Taldea

2012 eta aurreko urteak

16:30-18:00

Jolas tailerra

16:15-17:15

Dantzan modernoa

hastapena

17.45-18:45

Damatrizazio jolasa