SAKANAKO MANKOMUNITATEA

maiatza 17, 2016

Olaztiko Udala Sakanako Mankomunitateko kide da. Udalez gaindiko tokiko-erakunde honek bailarako udalek batera eskeintzea erabakitako zerbitzu hauek kudeatzen ditu:

  • Ura: Zerbitzuan sartuta dauden udalei edateko uraren hornidura zerbitzua ematea.
  • Hondakinak: Hiri hondakin, hondakin bizigabe eta arriskurik gabeko hondakinak biltzeko eta tratatzeko zerbitzua ematea.
  • Kirolak: Kalitatezkoa eta Sakanako herritarren arteko harremanak bultzatzen dituen programa eskaintzea, haurrentzako jarduerei lehentasuna emanez.
  • Euskara: Euskararen normalizazioa helburu duen plangintza garatzea, Mankomunitatea osatzen duten entitateetan zein Sakanako gizartean.
  • Immigrazioa: Etorkinei harrera egiteko programa gauzatzea, Sakanan etorkinak gizarteratzeko.
  • Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoa: Etxeak zaharberritzeko laguntza eskaerak izapidatzea, obren bukaerako lanak kontrolatea eta bizigarritasun zedulak izapidatzea.
  • Zerbitzu orokorrak: Gainerako zerbitzuei euskarri dokumentala eta ekonomiko-finantzarioa ematea.

Telefonoak:

Zerbitzu orokorrak: 948 46 48 67.
Etxebizitzak zaharberritzeko bulegoa: 948 57 62 93.
Kirol zerbitzua: 948 46 48 66.
Euskara zerbitzua: 948 46 48 40.
Helbidea: Uriz kalea 38 p.k. 31830 Lakuntza (NAFARROA)

Web orria: http://www.sakana-mank.com


<< atzera