Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

SALBUESPEN BERRIAK IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAN DESGAITASUNA DUTEN PERTSONENTZAT

Azaroaren 13ko 22/2018 Foru Legearen bidez, Trakzio Mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan salbuespena izateko aukerak handitu egin dira kasu hauetan, 2019 urtetik aurrera:

“Bereziki egokitutako ibilgailuen titularrei. Orobat salbuetsita egonen dira % 33 edo gehiagoko desgaitasun-gradua duten pertsonen izenean matrikulatutako ibilgailuak, honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:

1. Mugikortasun urritua izatea, Desgaitasun gradua aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko II. eranskinean jasotakoarekin bat.

2. Defizit kognitiboa, intelektuala edo nahasmendu mentala izatea.

3. Begirik onenean 0,1eko ikusmen-zolitasuna edo hori baino txikiagoa izatea zuzenketarekin, edo 10 gradura edo gutxiagora murriztutako ikuseremua izatea.

4. Adingabea izatea.

Salbuespena 12 zaldi fiskal edo gutxiagoko ibilgailuetarako baino ez da izanen, eta pertsona bakoitzeko ibilgailu batekoa gehienez”

Salbuespen hau izateko, interesatuek eskaera aurkeztu beharko dute Udaletxeko bulegoetan edo erregistro elektronikoaren bidez eta ibilgailuaren ezaugarriak, haren matrikula eta onuraren arrazoia adierazi beharko dute. Halaber, salbuespena justifikatzeko beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko da.