ZUK PROPOSATU, ZUK ERABAKI-Aurrekontu parte-hartzaileak 2019

azaroa 4, 2019

Olazti/Olazagutiako alkateak 192/2019 alkatetza ebazpena eman du, azaroaren 4koa, non dei egiten zaie herritarrei aurrekontu parte-hartzaileen bigarren edizioan parte hartzera,  30.000 euro zertan erabili erabakitzeko, azken finean.

Prozesuak, aurrekoan bezala, aldi ezberdinetan herritarren eskaerak jasotzea du helburu eta denon artean erabakitzea proposatu diren egitasmoen artean zer egitasmori eskaini sortutako diru-partida.

Prozeduraren aldiak hauxek izanen dira:

  • Prozeduraren informazioa herritarrei (azaroaren 15era arte)
  • Proposamenak sortu eta bildu (azaroaren 18tik 30era)
  • Proposamenen azterketa eta balioatzea, Batzorde Mistoan (abenduaren 2tik 13ra)
  • Proposamenen bozketa (abenduaren 16tik 28ra)

Proposamenak edozein pertsonak aurkeztu ahalko du adineko inongo eragozpenik gabe proposamenak egiteko  prestatu den inprimakian, baina bozkatu ahal izateko beharrezkoa izanen da hamasei urtetik gorako pertsona erroldatua izatea.

Proposamenak azaroaren 30era arte aurkeztu ahalko dira Udal bulegoetan pertsonalki  goizeko 10:00etatik 14:00ak arte edo bestela inprimakia Udaletxeko atarian dagoen postontzian.

Behin proposamenak jaso eta aztertu ondoren bozketa hasi egingo da. Bozka eskubidea duen pertsona bakoitzak bozka bakarra  eman ahalko du:

* Abenduaren 16tik 26ra arte  www.olazti.com webgunean edo 948 012 012 telefonora deituz.

* Pertsonalki, abenduaren 27 eta 28an Kultur Etxean ezarriko den hautestontzian.

¡¡¡ ANIMATU ETA PARTEHARTU!!!!

proposamenak aurkezteko imprimakia

 

 


<< atzera