Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ZUK PROPOSATU, ZUK ERABAKI-Proposamenen bozketa-Aurrekontu parte-hartzaileak

Proposamenak aurkezteko epea igaro ondoren, non 45 proposamen ezberdin aurkeztu ziren, joan den abenduaren 10en Batzorde Mistoak bozkatuko diren proposamenak erabaki zituen. Bozketa honetan bigarren edizio honetara zuzendutako 30.000 euro zertan erabili erabakiko da.

Bozketaren datak: Abenduaren 16,tik 19,ra arte (biak barne)

Nork eman dezake bozka ? 16 urtetik gorako erroldaturiko pertsona guztiek.

Non bozkatu daiteke?

  • web orri honen bitartez eta 948 012 012ra deituz, abenduaren 19ra arte.
  • Abenduaren 17tik 19ra arte: Kultur Etxean bertaratuz.

Zer datu behar dira bozka emateko? *NANn edo ordezko agirian dagoen bezala idatzi itzazu.

  • Lehendabiziko abizena.
  • NAN/Pasaportea/Bizitza txartela.

Zer bozkatu behar da?  Emandako 18 aukeretatik bakar bat.

AUKERAK:

  • IGERILEKUAK: Aldagelak berritu, askaldegiak jarri.
  • AUTOCARABANAK: kiroldegiaren ondoan zerbitzudun gunea sortu.
  • SUTEGI GIMNASIOAN HOBEKUNTZAK: Gimnasioaren konponketa eta haren aldagelak.
  •  PADEL PISTAN: Pista estataltzea.
  • ARGITERIA: Herri argiteria eraginkorrago lortze aldera bigarren fasea (LED).
  • ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA: Eraikin publikoetan eguzki-plakak ezartzea.
  • BATUEKO: Askaldegiak ezarri.
  • UDAL PILOTALEKUA: Sarbide digitalerako ate aldaketa.
  • KIROLDEGIA: Gimnasioarako materiala.
  • DOMINGO BADOS IKASTETXE PUBLIKOAN: Estalopea.
  • ARKINORRUTI INDUSTRIA EREMUA: Argiteria.
  • KAMIOIEN APARKALEKUA: Sarbideak zaintzeko kamarak ezarri.
  • KULTURA ETXEA: Ur zikinen hobekuntza.
  • GABONETAKO ARGIAK: Gaur egungoak aldatu.
  • DESFIBRILADOREAK: Bi desfibirladoreen erosketa bere osagai guztiekin.
  • PARKEAK: Estolepak ezarri eta zorua berritu.
  •  MEMORIAREN PARKEAN BARBAKOAK EZARRRI.
  • KALEEN EGOKITZE ETA IRISGARRITASUNA (Kale Nagusia, San Francisco Javier).