Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ZUK PROPOSATU, ZUK ERABAKI-Proposamenen bozketa-Aurrekontu parte-hartzaileak

Proposamenak aurkezteko epea igaro ondoren, non 25 proposamen ezberdin aurkeztu ziren, joan den abenduaren 11n Batzorde Mistoak bozkatuko diren proposamenak erabaki zituen. Bozketa honetan bigarren edizio honetara zuzendutako 30.000 euro zertan erabili erabakiko da.

Bozketaren datak: Abenduaren 16,tik 28,ra arte (biak barne)

Nork eman dezake bozka ? 16 urtetik gorako erroldaturiko pertsona guztiek.

Non bozkatu daiteke?

  • web orri honen bitartez eta 012ra deituz, abenduaren 26a arte.
  • Abenduaren 27tik 28ra arte: Kultur Etxean bertaratuz.

Zer datu behar dira bozka emateko? *NANn edo ordezko agirian dagoen bezala idatzi itzazu.

  • Lehendabiziko abizena.
  • NAN/Pasaportea/Bizitza txartela.

Zer bozkatu behar da?  Emandako 10 aukeretatik bakar bat.

OPCIONES:

  • IGERILEKUAK: Aldagelak berritu.
  • ELIZAREN INGURUA: Zuhaiztia garbitzea, parke bat osatzeko.
  • AUTOKARABANA-EREMUA SORTZEA: Kiroldegiaren ondoan, beharrezko zerbitzuekin horniturik.
  • ARGITERIA: Argiteri publikoa eraginkorragoa lortzeko bigarren fasea (LED).
  • OLAZTI-ZIORDIA ARTEKO BIDEA ASFALTATZEA.
  •  SUTEGI GIMNASIOAN HOBEKUNTZAK: Gimnasioa eta haren aldagelak konpontzea.
  • KIROL AZPIEGITUREN HOBEKUNTZA: Padel pista estaltzea.
  • DAUDEN ETXEBIZITZA SOZIALAK BIRGAITZEA.
  • ESKOLAKO PASABIDE ETA GELEN ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA HOBETZEA (kontsumo txikiko argitak, mugimendu sensoreak eta termostatoak).
  • VICENTE ARGOMANIZ PLAZA EGOKITZEA: Hesia eta oztopo arkitektonikoak kentxea, irisgarriago egiteko.
  • Kiroldegiko itoginak konpontzeko proposamena ez da bozketarako ezarri, laster ekingo baitiegu haren koponketa lanei.