Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

UDAN EUSKARAZ: ARAUAK

1- Covid-19a dela eta:

1.1- Haurrek parte hartzeko ekainaren 29a baino lehen gurasoek sinatu eta koordinatzaileari  helarazi beharko diote  BAIMEN INFORMATUA ONARTZEKO DOKUMENTUA. (udaletxeko buzoian utziz, whatsappen bidez  ala kultura@olazti.com bidaliz).

1.2- Heldu batekin joaten diren haurrak: pertsona heldu horrek monitoreari haurraren osasun egoera jakinarazi beharko dio egunero.

1.3- Bakarrik joaten diren neska-mutilak: zerbait gertatuz gero guraso edo/ta tutoreek koordinatzailerai jakinaraziko diote detituz edo/ta whatsappen bidez.

1.4-  Neska-mutilak kanpainera joan ezean, koordinatzaileari jakinaraziko diote arrazoia emanez.

1.5- Haurrek, 6 urtetik behera eta behar bereziak ez dituztenak salbu,  egunero maskarila garbia eraman beharko dute, monitorrek noiz kendu esango diete.

1.6- Jardueran parte hartzen ari den pertsonaren batek COVID-19rekin lotutako sintomatologia badu, ez da jarduerara joango eta koordinatzailearekin harremanetan jarriko da.

1.7- Eskolako patiora joango da, eta segurtasun-distantzia errespetatuko da. Parte-hartzaile bakoitza adierazten zaion patioko tokira joango da.

1.8- Parte-hartzaile bakoitzak bere maskara ekarriko du

1.9- Neurri higienikoak eta urruntze sozialekoak borondatez eta behin eta berriz betetzen ez dituena jardueratik kanporatuko da bi egunez. Behin eta berriz errepikatuz gero, kanpaina osorako kanporatuko da.

1.10- Eskolako patioan haurrei laguntzen dieten pertsona helduek segurtasun-distantzia mantenduko dute, eta ezin badute egin, maskara jarrita eduki beharko dute.

2- Goizeko  10:00etatik 13:00etara neska-mutilak begiraleen ardurapean daude.  Beraz, neska-mutilak  laguntzen dituzten pertsona helduak ez dira 10:00etatik aurrera Eskolako parkean geltituko

3- Neska-mutilen bila etortzeko ordua ordu bata da. Puntual etorri, ez lehenago ez beranduago.

 

4- Norbaitek 10:00ak baino beranduago edo/ta ordu bata baino  lehenago  joan behar izanez gero,  taldeko begiraleari jakinarazi beharko die.

5- Neska-mutilez arduratzen diren pertsona helduek  zeintzuk diren bere kabuz ibiltzen diren neska-mutilak, begiraleei esan beharko diete.

6- Norbaitek ospa eginez gero, neurriak hartuko dira.

7-  Gauza, leku eta  elkarrekiko errespetua mantenduko da.

8- Estutxea ekarri beharko dute honekin:  arkatza, goma, txorrskiloa, pinturak, errotuladoreak, barra-kola eta guraizeak. Estutxea eskolan utziko da Udan Euskaraz  amaitu arte.

9- Gomendatzen da eramatea: bisera, hamaiketako, ura (ez dira inorekin konpartituko), eguzkirako krema emanda, arropa eta oinetako erosoak2020 arauak