Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

KONTRATAZIOA, UDAL IGERILEKUETAKO LANGILEAK 2018–PROBEN EMAITZAK–EPEA LUZATURIK

Olazti/Olazagutiako Alkateak 2018rako udal igerilekuetan aritzeko behar diren langileak kontratatzeko oinarriak onartu ditu, eta bide batez ordezkapenetarako lan poltsa osatzeko.

Hauek dira beteko diren lanpostuak:

– 2 sorosle/garbitzaile,

– 2 atezain/garbitzaile eta

– lanaldi partzialean, asteburuetarako garbitzaile bat.

Kontratuak hiru hilabete ingururako sinatuko dira eta lan edo zerbitzu jakin baterako kontratu tenporalean jasoko dira, lanaldia egun osoko izanen delarik (asteburuetarako garbitzailearena salbu).

Soldata deialdiaren oinarrietan ezarritakoa izanen da.

Dagoeneko Nafarroako Lan Sarean hautagaien zerrenda osatzeko eskatu du, lan eskatzaileak izanda, hautagaiek lanpostu bakoitzerako eskatu diren baldintzak bete beharko dituztelarik.

Altsasuko Lan Bulegoan izena emateko epea maiatzaren 18an bukatuko da, ostirala, 14:00etan. Eskaera, bizitza laborala eta aipatuko dituen merituen egiaztagiriak aurkeztu beharko dutelarik.

Hautagaiek lanpostu bakoitzerako ezarri den euskararen ezagutza egiaztatu beharko dute, edo, bestela, maiatzaren 21ean, astelehena, egingo den proba gainditu, Olaztiko Kultur Etxean, goizeko 13:00etan.

Proba teorikoak, test modukoa izango direnak, maiatzaren 22n, asteartea, eginen dira Kultur Etxean, arratsaldeko 14:00etan.

Probak gainditzen dutenenekin lan poltsa bat osatuko da, balizko bajak eta hutsegiteak betetzeko.

2018ko igerilekuetarako langileen kontrataziorako oinarriak

Probaren ordua aldatuta

Emaitzak

Epea luzaturik