Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

OLAZTIKO IGERILEKUETARAKO LANGILEEN KONTRATAZIOA

Erburua Olazti S.L.-ko jardungo Lehendakariak,  2023rako udal igerilekuetan aritzeko behar diren langileak kontratatzeko oinarriak onartu ditu.

Hauek dira beteko diren lanpostuak:

– sorosle/garbitzaileak,

– atezain/garbitzaileak 

– lanaldi partzialean, asteburuetarako garbitzaile bat.

Kontratuak hiru hilabete ingururako sinatuko dira eta  kontratu tenporalean jasoko dira, lanaldia egun osoko izanen delarik (asteburuetarako garbitzailearena salbu).

Eginkizunak, ordutegia eta soldata deialdiaren oinarrietan ezarritakoa izanen da.

Dagoeneko Nafarroako Lan Sarean hautagaien zerrenda osatzeko eskatu du, lan eskatzaileak izanda, hautagaiek lanpostu bakoitzerako eskatu diren baldintzak bete beharko dituztelarik.

Altsasuko Lan Bulegoan izena emateko epea ekainaren13an bukatuko da, asteartea, 14:00etan. Eskaera, baldintzetan ezarritako eredu ofizialean aurkeztu beharko dena, bizitza laborala eta aipatuko dituen merituen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Deialdiaren oinarriak

Ebazpena oinarriak onartuz