Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

KONTRATAZIOA SOROSLE GARBITZAILEA–EPEA LUZATURIK BIGARRENEZ

Olazti/Olazagutiako Alkateak 2018rako udal igerilekuetan aritzeko sorosle garbitzaile bat kontratatzeko epea luzatu du.

Dagoeneko Nafarroako Lan Sarean hautagaien zerrenda osatzeko eskatu du, lan eskatzaileak izanda, hautagaiek sorosle-garbitzailerako eskatu diren baldintzak bete beharko dituztelarik. (sorosle titulua, desfibrilatzaile erabiltzailea, ohozko euskara B2)

Altsasuko Lan Bulegoan izena emateko epea ekainaren 19an bukatuko da, asteartea, 14:00etan. Eskaera, bizitza laborala eta aipatuko dituen merituen egiaztagiriak aurkeztu beharko dutelarik.

Hautagaiek  ezarri den euskararen ezagutza egiaztatu beharko dute, edo, bestela, ekainaren 21ean, osteguna, egingo den proba gainditu, Olaztiko Kultur Etxean, goizeko 9:00etan.

Aukeraketa hautagaien kurrikuluma baloratuz eginen da.

Kontratua hiru hilabete ingururako sinatuko da eta lan edo zerbitzu jakin baterako kontratu tenporalean jasoko da, lanaldia egun osoko izanen delarik , soldata ere deialdiaren oinarrietan ezarritakoa izanen da.

 

2018ko igerilekuetarako langileen kontrataziorako oinarriak

bandoa epea berluzatzen

bigarren luzapena

Kontratazioa