Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BEHIN BEHINEKO EMAITZAK-LUDOTEKA ZERBITZURAKO MENDEKOTASUN-EGOERAN DAUDEN ERABILTZAILEI ARRETA EMATEKO TEKNIKARIEN LAN POLTSA OSATU

Olazti/Olazagutiako Udalak ludoteka zerbitzuan mendekotasun egoeran dauden erabiltzaileei arreta emateko tekniarien lan poltsa osatzeko deialdia egin du.

Izen-ematea Nafarroako Lan Sarek Altsasun duen Bulegoan gauzatuko da, epea 2019ko azaroaren 14an, ostegunarekin, itxiko delarik.

2019ko azarotik hasita eta 2020ko maiatzaren 20ra arte luzatuko da kontratua, berritu ahalko delarik. Ordutegia, asteartetan 16:30tik 18:30ak arte eta ostegunetan 17:00etatik 16:30ak arte.

Hona hemen bete beharreko baldintzak:

  • 18 urtetik gorako espainarra izatea.
  • Erdi Mailako Titulua mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arretan edo bestelo hanoko baliokideren Titulazioa: Erizaintzako zaintza laguntzaileen Teknikaria; arreta giza-sanitarioan Teknikaria, Gizarte Inegrazioan Goi Mailako Teknikaria edo titulua lortzeko eskaerak aurkezteko epea agortu baino lehen ordainketak egin izanaren egiaztagiria.
  • C1 mailako hizkuntz ezagutza egiaztatzea. EGA titulua edo bere baliokideak edo Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak luzatutako ziurtagiria aurkeztuz; titulazioa  izan ezean, euskara proba gainditu beharko da zehaztuko den egunean.
  • Nafarroako Enplegu Zerbitzuan inskribaturik egotea lan eskatzaile edo lan hobekuntzan CVak aurkeztuko epea agortu aurretik.

Eskabideak Altsasuko Enplegu Bulegoan aurkeztuko dira, eskatutakoa betetzen dutenaren ziurtagiriekin batera, kurrikulum vitaea, NANran kopia eta enpresen ziurtagiriekin bere funtzioak, jardueren adin taldeak, eguneko, asteko, hilabeteko edo urteko ordu kopuruak zehazturik.

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 14an, osteguna,  amaituko da, 14:00etan, bukatuko da. Ez da kontutan hartuko epez kanpo aurkezturiko dokumentazioa.

Azaroaren 16an, larunbata, goizeko 9:00etan Olaztiko Kultur Etxean proba teorikoa baztergarria eginen da (gutxienez 35 puntu) eta deialdiaren oinarrian zehaztatuko irizpideen arabera zuzenduko da. Gehienez 70 puntu lortu ahalko dira.

Lanarekin zerikusia duen prestakuntza (gehienez 15 puntu) eta lan esperientzia (gehienez 15 puntu) meritutzat hartuko dira deialdian ezarritako baremoaren arabera.

Sortuko den poltsatik dependentzia-egoeran dauden erabiltzaileak artatzeko puntuazio gorena lortuko duen Teknikaria kontratatzeko erabiliko da. Gainontzeko hautagaiak, puntuazioari jarraikiz, zerbitzuan sor daitezken beharrak asetzeko deituak izanen dira.

oinarriak

behin behineko emaitzak