Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

EDIKTUA, 2020ko EKITALDIKO PASABIDEAK ORDAINTZEKO EPEARI BURUZKOA

EDIKTUA

Honen bidez jendaurrean jartzen dira honako tasa eta aprobetxamenduen zergadunen erroldak:

2020 urteko PASABIDEAK (zenbatekoa: 1.918,95 euro). Likidazio hau 2020ko abenduaren 18ko 227 zenbakidun ebazpen bidez onetsi zen (AJAren 41,18 artikuluan xedatutakoa betez).

Halaber, honen bidez ezartzen da borondatezko diru-bilketarako epea eta modua.

Ordaintzeko borondatezko epea: 2020ko abenduaren 18tik 2021ko otsailaren 2ra arte.

Ordaintzeko modua: Helbideratutako erreziboak kontuan kargatuko dira 2020ko abenduaren 30ean eta helbideratu gabekoak udaleko banku-kontuetan transferentzia eginez edo www.olazti.com web orriaren bidez ordain daitezke. Dirusarrera egiteko ezarritako epea igarotzen bada ordainketa egin gabe, prozedura exekutiboa ireki eta Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 117. artikuluan ezarritako errekarguak gehituko zaizkio.

Zergadunen zerrenda jendaurrean jartzea ondoko arau hauen arabera egingo da:

1.- Tokia: zerrenda udal bulegoetan jarriko da ikusgai interesatuen esku.

2.- Aztertzeko epea: Hilabete bat ediktua Olaztiko udaletxeko iragarki taulan jarri eta biharamunetik hasita.

Epe hori bera ezarriko da desadostasuna adierazteko.

3.- Zein organoren aurrean errekurritzen den: Olaztiko Udaleko alkate udalburuaren ordezkariaren aurrean.

4.- Erreklamazioak aurkezteko tokia: Udaleko sarrera erregistroan, bulego orduetan.

5.- Errekurtsoak:

  1. a) Hilabeteko epean, BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA, egintzaren organo egileari zuzendua edo, aukeran, GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.
  2. b) ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI ERREKURTSOA, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua; alabaina, 29/1998 Legeko 8.1. artikuluan zehaztutako kasuetan, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzenduko zaio errekurtsoa.

6.- Errekurtsoa jartzearen ondorioak: Errekurtsoak edo erreklamazio ekonomiko-administratiboak ezartzeak ez du etengo aurkaratu den egintza horren betearazpena, horrek dituen legezko ondorioekin, eta egintza horien barruan daude kuoten, likidatu diren eskubideen edo korritu eta errekarguen bilketa.

Olaztin, 2020ko abenduaren 18an.

ALKATEA,

Joseba Vizuete Ascargorta