Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ORNA, METALITURRI ETA BIRIGARAKO ZABALEKO PUTZUAK

San Migel elizatik abiatuko gara Burunda ibaiaren bailararantz. Ornara eta Koskobilora iritsiko gara. Koskobilon utzitako harrobi bat eta jada desagerturiko aztarnategi bat daude. Ornan, egun iturri bat besterik gelditzen ez den arren, antzina, Erdi Aroko herrigune bat zegoen. Ibilbidea harizti batean barrena igarotzen da Metaliturrira eta igel, apo, uhandre eta arrabioentzat garrantzia ekologiko handiko putzu txiki batzuetara iritsi arte.

Distantzia: 5,5 kilometro
Malda: 120 metro
Ibilbidea egiteko denbora: Ordu 1 eta 35 minutu

Indicadores                  Marcas itinerario

San Migel elizatik aterako gara Burunda ibairantz jaisteko. Ornako zubitik zeharkatuko dugu, eta eskuineko bidea hartuta zubiaren izen bera duen iturrira iritsiko gara.

Iturri honen inguruetan herri bat egon zen XIV. mendera arte. 1290. urtean, Ornan 85 lagun inguru bizi ziren, 17 familia gutxi gorabehera, nekazariak eta abeltzainak. Eliza San Martinen ohoretan eraiki zen.

Gaztelako armadak Araba eta Gipuzkoa konkistatu zituenean, Burunda osoa mugagune bilakatu zen eta, ondorioz, XIII. eta XIV. mendeetan sute, lapurreta eta erasoak ohikoak izan ziren bertan. Zonalde honi “Gaizkileen muga” deitzen zioten. Orna moduko herrixketako biztanleek beren lurrak abandonatu zituzten ibaiaren eskuin aldeko herrietan babesteko, azken hauek hobeto babestu ahal zirelako kanpoko erasoetatik.

Iturritik gertu Koskobiloko aztarnategia zegoen. Bertan, Kuaternarioko ornodunen gorpuzkinak aurkitu dira, bai eta Goi-Paleolitoko aztarnategi garrantzitsu bat ere, aurkitutako hondakin litikoek erakusten duten bezala: aizkorak, arraspak, aurpegi bikoak…

Txangoak ur-araztegira eramango gaituen bidetik jarraituko du. Han ezkerreko bidea hartuko dugu pixkanaka-pixkanaka igotzen joateko eta baso hostotsuan sartzen joateko. Aurrerago bidegurutze bat aurkituko dugu. Ezkerreko bidea hartuta Ahuntzetxera igoko ginateke, mendiko aziendarako aterpera hain zuzen. Guk, berriz, eskuineko bidea hartuko dugu eta berehala Birigarako putzuetara eta Metaliturrira iritsiko gara.

Fuente de Hierro

Metaliturri

Iturri honetako urekin kontaktuan dauden sedimentuen, harrien eta hostoen kolore gorriak ur horrek burdina asko duela erakusten du, eta burdina hori herdoiltzen denean metaketak osatzen ditu eta ukitzen duen guztia gorriz tindatzen du. Burdinak, halaber, kolore gorri bereizgarriaz gain, zapore metaliko berezia ematen dio urari.

Altsasuko fraide kaputxinoak oso sarri etortzen ziren Metaliturrira, beren aisialdian oso gustuko baitzuten komentutik gertu dagoen harizti ederraren inguruan paseatzea.

Metaliturritik gertu Birigarako Zabaleko putzuak daude. Hariztiko putzu hauek animaliak eta landareak erakartzen dituzte, eta basoaren biodibertsitatea handitzen dute. Saguzarrek, orkatzek eta basurdeek putzu hauetatik edaten dute urte osoan. Gainera, anfibioek ugaltzeko toki egokia aurkitzen dute bertan eta handitzen direnean zuhaitzen azpiko zuhaixkek eta sastrakadiek babesten dituzte. Elorriek, zuhandorrek eta lahardiek anfibio gazteei babesa ematen diete putzuetatik ateratzen direnean, eta helduentzat babesgune dira uda uretatik kanpo igarotzeko.

Charca de Birigara

Putzu hauetan hiru anfibio mota aurki daitezke: uhandre palmatua, zuhaitz-igel arrunta eta baso-igel gorria. Gainera, baliteke bertan desagertzeko zorian dauden zenbait espezie egotea, hala nola, baso-igel jauzkaria (Penintsula Iberikoan soilik Nafarroako eta Arabako zenbait tokitan aurki daiteke) eta gailurretako uhandrea.