Agenda
Olaztin antolatuko diren hurrengo jarduerak.
Iragarki-taula
Deialdiak, lehiaketak, sariketak.
Berriak
Gure herriari buruzko gaurkotasuna.
Alkateak erantzuten du
Galderak edo iradokizunak Alkateari.
Udal Zerbitzuak
Udal Zerbitzuei buruzko argibideak.
Iradokizun postontzia
Bidali zure galderak eta iradokizunak udaletxera.
Egoitza elektronikoa
Udaleko lehiatila, 24 orduko zerbitzua etxetik bertatik.
Eskabideak
Eskabide ereduak.
Azken berriak
2019 URTERAKO AURREKONTUA HASIERA BATEZ ONARTU DA
2019ko maiatzaren 23an egindako Osoko Bilkuran Olaztiko Udalak 2019ko aurrekontua onartu zuen hasiera batez. Udalaren beraren aurrekontuaz gain, onartutako proiektuak Musika Eskola erakunde autonomoaren aurrekontua eta udal kirol instalazioen kudeaketaz arduratzen den Erburua Olazti S.L. sozietate publikoaren aurreikuspenak ere hartzen…
KONTRATAZIOA, UDAL IGERILEKUETAKO LANGILEAK 2019-BEHIN BETIKO EMAITZAK

Olazti/Olazagutiako Alkateak 2019rako udal igerilekuetan aritzeko behar diren langileak kontratatzeko oinarriak onartu ditu, eta bide batez ordezkapenetarako lan poltsa osatzeko. Era berean eskaintza honetan izena emateko hasiera batean ezarritako epea luzatu egin du 2019ko ekainaren 3a arte, astelehena. Hauek dira…
TXAKURREN ARRABIAREN AURKAKO TXERTOA 2019
Urtero bezala, gogoratzen da derrigorrezkoa dela 4 hilabete baino gehiagoko txakurrak amorruaren aurka txertatzea eta mikrotxip bidez identifikatzea, eta halaber txakurrak birtxertatea bi urteko epea bete baino lehen. Aurten Olaztin, ekainaren 1ean burutuko da, arratsaldeko 13:15etan Insumisioaren plazan; euria eginez…
AKATS ZUZENKETA, HIRIGINTZA JARDUKETA PLAN BEREZIA HASIERA BATEKO ONESPENAREN IRAGARKIAN
Iragarkia, Hirigintza Jarduketa Plan Bereziaren hasiera bateko onespenaren iragarkian izandako akatsa zuzentzen, 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 2019ko maiatzaren 3koan.
LAN POLTSA SORKETA, LARUNBATETAN ERBURUA KIROLDEGIAN ATEZAINTZAN ARITZEKO

Erburua-Olazti SLko Administrazio Kontseilu-Buruak larunbatetan Erburua kiroldegian atezaintzan aritzeko hautagaien Lan Poltsa osatzeko deialdia abian jarri du. Izen-ematea Nafarroako Lan Sarek Altsasun duen Bulegoan gauzatuko da, epea 2019ko apirilaren 10ean, asteazkenarekin, itxiko delarik. Deialdiaren oinarriak bandoa
UDAN EUSKARAZ 2019

NORI ZUZENDUA: * 2007.urtetik 2014.urtera, biak barne, jaiotako neska-mutilak. UDAN EUSKARAZ KANPAINAKO DATAK/ORDUTEGIA: * Ekainaren 24tik uztailaren 18ra arte. 10:00etatik 13:00etara IZEN-EMATEAK: * Apirilaren 1etik 12ra arte. 012 edo 948-012012 ren bidez. * Ordainketa: Lehentasunez 012 edo 948-012012 ren bidez…
LAN POLTSA SORRERA, 2019KO UDAN EUSKARAZ KANPAINAN BEGIRALEGOA KONTRATATZEKO-PROBEN BEHIN BETIKO EMAITZAK
Olazti/Olazagutiako Udalak Udan Euskaraz kanpainan aritzeko behar duen begiralegoa aukeratzeko lan poltsa osatzeko espedientea abiatu du. Izen-ematea Nafarroako Lan Sarek Altsasun duen Bulegoan gauzatuko da, epea 2019ko apirilaren 10ean, asteazkenarekin, itxiko delarik. deialdiaren oinarriak II eranskina III eranskina onartu-ez onartuen…
ETXEETARAKO EGUR LOTEETAN IZENA EMATEA 2019

2019ko urtean egur lotea eskatzeko epea heldu den maiatzaren 3an, ostirala, bukatuko da. Izen ematea udal bulegoetan izanen da. Loteak 25 euro balio ditu. Izena ematean 10 euro ordaindu beharko dira eta gainontzekoa loteen zozketa egunean. Zozketa aldez aurretik iragarriko…
BANDOA, ALTSASUKO GAZTEEN ALDEKO UDAL ADIERAZPENA

bandoa heldu den iganden, hilak 24, Altsasun egingo den manifestazioaren aldekoa
2019 URTEKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2019 urteko Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2019ko martxoaren 12tik maiatzaren 5era bitartekoa izanen dela. Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez,…