Interesdunak, baldintzen plegua eskura dezakete udaletxean, Nafarroako Gobernuko kontratazio-atarian edo ondorengo loturan: Baldintzen plegua 2024 Proposamenak Olaztiko udaletxean aurkeztu behar dira, ekainaren 6ko 14:00ak baino lehen.

IRULEGIKO AZTARNATEGIRA BISITA. EKAINAK 29.
Bisitaren baldintzak: 9:15ean Olaztiko bus geltokitik irteera. 10:30ean Ilundiango aparkalekura heldu. Hortik oinez aztarnategiraino. Aztarnategian azalpenak arkeologoekin Irulegi menditik jaitsi eta itzulera. Bisita guztira 3-4 ordu taldearen erritmoa eta murgikortasunaren arabera (Gehi joan eta etorri). Gutxieneko adina 8 urtekoa izatea…

UDAL IGERILEKUETAKO LANGILEAK 2024
Olaztiko Alkateak 2024rako udal igerilekuetan aritzeko behar diren langileak kontratatzeko oinarriak onartu ditu. Hauek dira beteko diren lanpostuak: – 3 atezain/garbitzaile Baldintzak: Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotea. B2 euskararen ahozko ezagutza egiaztatzea edo, hala badagokio, egiten den…

2024ko SANTA ANA: KARTEL LEHIAKETA
1.- Lehiaketa honen helburua da 2024ko Santa Ana festak iragarriko dituen kartela aukeratzea. 2.- Lehiaketara aurkezten diren lanetan jorratutako gaiek lotura zuzena izango dute Olazriko festekin. 3.- Kartela A-3 formatuan aurkeztuko da, eta bertan testu hau agertu beharko da: Santa…
2024ko SANTA ANA
Festak prestatzeko bilera: apirilaren 17an, 19:00etan Kultur Etxean 4-4_bilera_-

2024ko UDAN EUSKARAZ: IZENA EMATEKO APARTEKO ALDIA
Izen-ematea martxoaren 4tik 15era amaiturik eta datuak aztertu ondoren, Alkateak izen-emate aldi berezi bat irekitzea erabaki du adierazitako ikasturteetako plaza hutsen kopururako bakarrik. Plaza hutsak baino izen-emate gehiago izanez gero, zozketa publikoa egingo da plaza esleitzeko inskripzioen artean: Ikasturtea Plaza…

Acredita kanpaina-Titulu ofiziala lortzeko kanpaina
Nafarroako Merkataritza Ganberak antolatutako Acredita kanpainari buruzko informazioa. Kanpaina hori sektore profesionalei zuzenduta dago, lanbide-esperientziaren bidez titulazio ofiziala lortzeko. acredita-informazio orokorra
PUBLIZITATEA. NAFARROAKO GOBERNUAK DIRUZ LAGUNDU DITU ARKINORRUTI INDUSTRIALDEKO ARGITERIA PUBLIKOAREN INSTALAZIOA ERABERRITZEKO LANAK
Olaztiko Udalak Olaztiko Arkinorruti industrialdeko argiteria publikoaren instalazioa eraberritzeko lanak sustatu ditu, 37.414,41 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne). Enpresa Politikako, Nazioarteko Proiekzioko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak, 2022/10/12ko 679/2022 Ebazpenaren bidez, 18.707,21 euroko dirulaguntza eman dio Olaztiko Udalari obra horiek egiteagatik. Iragarkia…

OINARRIZKO GAITASUN DIGITAL PERTSONAL ETA ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOARENTZAKO IKASTAROA
Enplegu-eskatzaileei zuzenduta Olazti / Olazagutiako Kamiogaina Jubilatu Elkartean. Irailaren 11tik 22ra arte, goizeko ordutegian, 9:30etatik 13:30ak arte. Dohainik. Izen-ematea 948 012 012 telefonoan eta SNEcompetenciasdigitales@nasertic.es emailean kartel iragarlea eta izen-ematerako QR kodea

ALERTA LARANJA, BEROAGATIK, ABUZTUAREN 14, 15 ETA 16RAKO
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak alerta naranja baten berri ematen du abuztuaren 14, 15 eta 16rako, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emana, eta, aldi berean, ondorengo gomendioak ematen dira: Ez atera berorik handieneko orduetan eta ez egin ahalegin…