Noticias

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información
UDAZKEN-NEGUKO DENBORALDIKO KIROL IKASTAROAK: IZEN-EMATEA ZABALIK

UDAZKEN-NEGUKO DENBORALDIKO KIROL IKASTAROAK: IZEN-EMATEA ZABALIK

Erburua udal kiroldegiak hainbat ikastaro eskaintzen ditu urriaren 1ean hasiko den denboraldi berrirako. Hauexek dira eskaintzen diren ikastaroak: indoor zikloa yoga pilates aero dance mantentze gimnasia core-gap-hipopresiboak Halaber, ikastaro berriak proposa daitezke kiroldegian eta hauek ematea baloratuko da. Informazio gehigarria…

HASI DIRA LUDOTEKA-GAZTETXOKOKO ERAIKINEKO EGOKITZAPEN LANAK

HASI DIRA LUDOTEKA-GAZTETXOKOKO ERAIKINEKO EGOKITZAPEN LANAK

Banur Soluciones Comerciales S.L. enpresari esleitu zaizkio ludoteka eta gaztetxokoa hartzen dituen erabilera anitzeko kulturgunea egokitzeko lanak. Lan hauen bitartez, oztopo arkitektonikoak kenduko dira eta eraikinean hainbat berrikuntza egingo dira. Esleipena uztailaren 25eko 204/2018 zenbakidun Alkatearen Ebazpenaren bidez onetsi zen…

BALORAZIO TXOSTENAREN BERRIKUSPENA HASIERA BATEZ ONETSI DA

BALORAZIO TXOSTENAREN BERRIKUSPENA HASIERA BATEZ ONETSI DA

Olaztiko Udalak, 2018ko uztailaren 13an egin osoko ez-ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Olaztiko udal-mugarteko balorazio txostenaren 3. berrikuspenaren proiektua. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, balorazio txostenaren proiektua…

KONTRATAZIOA SOROSLE GARBITZAILEA–EPEA LUZATURIK BIGARRENEZ

Olazti/Olazagutiako Alkateak 2018rako udal igerilekuetan aritzeko sorosle garbitzaile bat kontratatzeko epea luzatu du. Dagoeneko Nafarroako Lan Sarean hautagaien zerrenda osatzeko eskatu du, lan eskatzaileak izanda, hautagaiek sorosle-garbitzailerako eskatu diren baldintzak bete beharko dituztelarik. (sorosle titulua, desfibrilatzaile erabiltzailea, ohozko euskara B2)…

LAN POLTSA SORKETA,UDAN EUSKARAZ KANPAINAN HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK DITUZTEN PARTAIDEEKIN ARITZEKO BEGIRALEAK KONTRATATZEKO

Olazti/Olazagutiako Udalak Udan Euskaraz kanpainan hezkuntza behar bereziak dituzten partaideekin aritzeko begiraleak kontratatzeko lan poltsa osatzeko espedientea abiatu du. Izen-ematea Nafarroako Lan Sarek Altsasun duen Bulegoan gauzatuko da, epea 2018ko ekainaren 6an, asteazkenarekin, itxiko delarik. Deialdiaren oinarriak Emaitzak